XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6. Jainkozko agerpenagaz, Jainkoak bere burua ta gizonen gaizkakundearekiko bere betiko naimenaren erabagiak azaldu ta agiriko egitea gura izan dau, giza-adimenaren almenaz gaiñetiko Jainkoaren ondasunen barri emoteko. Batzar Doneak auxe darabagi: Jainkoa, gauza guztien asiera ta elburua, giza-adimenaren izatezko argiagaz ezagutu leiteke, ziurtasunez, irazakietan oinarria arturik; alan be, Aren agerpenari auxe egotzi bear yako.

Jainkoarekiko gauzetan, eurenez giza-adimenarentzat ulertu-ezinak ez diranak, guzti-guztiak ezagutu leikiez errezto, ziurtasun osoz eta bat ere okerrik bage oraingo gure giza-Egokeran ere.

BIGARREN ATZALBURUA.

Jaungoiko-agerpenaren emateaz.

7. Gizakiak oro salbatzeko Jaungoikoak agertu zituanak, betiko oso-osorik eta gizaldi guztiai jarraian emotea erabagi eban.

Orregaitik, Jainko gorengoaren agerpena beragan betetzen da-ta, Kristo gure Jaunak agindu au emon eutsen bere bidaliai: len Igarleak agindutako ta Berberak bete ta bere agoz (...).